XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bapatean azaltzen dira lurraren gainera; eguzkia agertu orduko lehertzen bezala dira apirilean, eta uda osoan lore berririk tai gabe ematen dute.

Beste gauza harrigarri bat: gauza guztiak hain neurrigabe diren mundu honetan, landaredia oso tiki da.

Granitoaren hutsarteetan ernetzen eta zabaltzen da, lamina gisa; harkaitz gogorren azpian gordetzen.

Ez pentsa gero hango zuhaitzak hemen ezagutzen ditugun arbolen pare direnik.

Urrik eman ere!.

Lurraren gainean etzanik bezala daude, batera eta bestera adarrak horizontalki zabaldurik.

Zertarako?... eta eguzkiaren argia hobeto zupatzeko.

Urki, zurtxuri eta sahatsak horrelaxe haunditzen dira eskualdeotan.

Landare-lurrik ez baita, arbolek berek sortzen dute behar beste lur.

Aurreko urteetan lurrera jautsi ziren hostoez, horbelez baliatzen dira, hots ihaurkinaz.

Zainetara biltzen da ihaurkina.

Ihaurkina berogarri da eta hezkurari eusten dio, horiek gabe landareen bizia ez baititeke ez heda ez zabal.

GLAZIAR ALDIKO ANIMALIA BAT.

Nonahi haz eta luza daitezen belar eta landareak, han dute animaliek egon lekua.

Hara doaz, han dira bizi.

Artikoan berebat gertatzen da.

Idi almizkleroa bizi den paraje haretan animaliarik bizi litekeela, sinesteak lanak ditu.

Baina hala da, egia da.

Urrutira entzun daitezke haren orroiak.

Entzun eta ikus gainera: metroko ile luze lodia plisti-plasta haizea nora, hara.

Glaziar aldiko animalietarik dituzu.

Ilea latz eta bizkarra xalkor, oin aztal gizenen gainean batetik bestera emeki-emeki dabiltzalarik.

Itxurarik gabeko idi eta ahari baten tankera hartzen zaie.

Berez dira pazientzia haundiko eta baketsu.

Begira ordea norbaitek eraso!.

Burua zut, hankak dardaraz saltoka eta ostikoka berehala dituzkezu!.

Horien betiereko etsaia Artikoko otsoa duzu.

Dena den, izan baitu asko eskarmenturik, idi taldeei errespeto eta itzal piska bat ba die.

Horietakoren bat oldartzen zaiolarik, koadroan bezala biltzen dira, buruak zabalera, hots kanpoaldera.

Negu minean dena elur tundraren bihotzean otsoa animalia baten hanka pausoei segika.